#7 SITU-AKZIOAK: TXIMUTASUNA ERREKUPERATU
Tabakalerako kultur proiektuen barnean Situ-Akzioak: paisai laborategiak programaren barnean buruturiko tailer – lantegia.
Lantegi honetan gure tximutasuna errekuperatu nahi dugu, goiko espazioak edo normalean iristen ez garen espazio horietara iritsi eta mugimendua esploratuz. Soka batetik eskegi, soltatu eta kolunpioetan airetik mugitu… lurrean inpultsoa hartu, grabitatearekin jolastu eta espazioa beste modu batzuetan bizi nahi dugu. Zorua ukitu gabe espazioa puntaz punta zeharkatuko dugu eta bertan gure arrasto grafikoa utziko dugu.
Hau guztia posible egiteko zirko estrategia eta dinamikak ibiliko ditugu eta “Xomorro” taldeko gure lagunak izango ditugu bidelagun.
Jarduera hau guraso talde batekin elkarlanean diseinatu genuen hilabete batean zehar. Diseinatzeaz gain, espazioaren muntaia ere elkarrekin egin genuen eta azken bi saioetan, espazioaren ateak zabaldu genituen, denon gozamenerako.
- 2019ko urriak 17, 17:30 – 18:15 / 18:15 – 19:00
- 2019ko urriak 18, 17:30 – 18:15 / 18:15 – 19:00





