HAURREN PARTE-HARTZEA

Pertsona guztiek, haur, gazte zein helduk eguneroko bizitzako erabakiak hartzeko gaitasuna eta eskubidea dutela sinisten dugu. Espazio eta gune egokiak falta dituzte baina, eta euren iritzia emateko, erabakiak hartzeko eta autonomia handitzeko dinamikak diseinatu eta dinamizatzea dugu helburu.

Xomorro taldeko profesionalek badugu esperientzia arlo honetan. Talde gisa, Donostiako alde zaharreko Gaztelekua sortzeko prozesua garatu dugu, eta egun 11-16 urte arte artekoekin lanean gabiltza Gazteleku honetan. Horretaz gain, hamaika proposamen ditugu hauekin edo helduekin parte-hartzea garatzeko: espazio fisikoen diseinua, eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza, baratzen kudeaketa parte-hartzailea, jolas orduen eskaintza, eskola bideak, auzoetako eta herrietako jaietako haurren eskaintza…

Oro har, parte hartzean oinarritutako erabakiak hartu eta garatzeko zuen proposamenen esperoan gaude.