HEZKUNTZA AGROEKOLOGIKOA
Gaur egungo mendebaldeko gizartean, eta batez ere hiri inguruneetan, haustura nabarmena daukagu natura eta gizakiaren artean. Gizakia naturaren gainetik dagoenaren eta naturaren kontrakoa denaren sinesmena gailendu zaigu.
Naturarekiko harremana sendotzeko lanean, baratza eta honen inguruan garatu daitezkeen dinamikak ezin eraginkorragoak dira. Lurraren, landareen, zuhaitzen eta klima beraren erritmoak ezagutu eta ulertzeko aukera eskaintzen baitigu baratzak Honekin batera, gure kontsumo ohituren hausnarketa egiteko helburua daukagu. Bertakoa, garaikoa eta ekologikoa den elikadura ereduak dakartzan onuren inguruko hausnarketa egiteko aprobetxatuko dugu.
Hirugarrenik, nekazal kulturaren ezagutza, balioa eta honekiko lotura sustatu nahi dugu. Hau, jaten ditugun elikagaiak, hauen jatorria eta ekoizpen eredua ezagutuz lortuko dugu.
Amaitzeko, baratzaren diseinu eta sortze parte hartzailea proposatzen da, gazteen ideia eta motibazioetan oinarrituta, espazioa beraiena senti dezaten. Prozesu honen bitartez asanbladen funtzionamenduan trebatuko gara, elkar entzute eta errespetutik abiatuta. Guzti hau genero ikuspegia erabat kontziente eginez egingo dugu, bai parte hartze prozesuan zehar erabakietan edukiko ditugun jarrerei adi egonez, baita baratzeko lan eta rol ezberdinak kontuan hartuta.

ZERGATIK EGITEN DUGU?
- Inguruarekiko eta naturarekiko harremana sendotzeko
- Gaur egungo kontsumo eta bizimoduaren hausnarketa egiteko
- Nekazal kultura gazteengana hurbiltzeko
- Kolektiboan espazioak diseinatu eta zaintzeko
ZEIN IKUSPEGITATIK?
- Hezkuntza Agroekologikoa
- Ikasketak: Ingurugiro hezkuntza, Agroekologia, Eskola Agroekologia, Eskola baratzak, permakultura…
- …

ZERTAN DIHARDUGU?
2022/2023
AECC GIPUZKOA
Bizitza ohitura osasuntsuak sustatzeko eta gaixotasunaren prebentzioa helburu, oinarrizko baratzaren inguruko tailerrak.
Gipuzkoako Minbiziaren aurkako Elkartearekin elkarlanean.
DONOSTIAKO ESKOLA BARATZA SAREA
Donostiako eskola baratzeak bultzatzeko proiektua, eskola ezberdinen arteko harremana, tailer eta formakuntzen koordinazioa. Donostiako 16 ikastetxeetako irakasleei, baratze pedagogikoen inguruko formakuntza, aholkularitza eta jarraipen zerbitzua.
Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean.
ETXEKOLANDA PROIEKTUA
Intxaurrondo eta Lugaritzeko kultur etxeetako baratzen dinamizazioa eta haurrekin tailerrak.

NEKAZAL KULTURA ESKOLETARA – HAZI TAILERRAK
Nekazal kultura eskoletara proiektuaren barnean, bertako hazi aldaeren inguruko tailerrak, Gipuzkoako hainbat ikastetxetan.
Cristina Enea Fundazioa, Landaola gipuzkoako landa garapen elkarteen federazioa eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugelak-ekin elkarlanean.
BIDEBERRI BHI INSTITUTUA
Institutuko eskola baratzaren diseinua: sorrera, irakasle formakuntza eta ikasleekin saioak.
UDAZKENA BARATZEAN
Uliako mintegien parkean eskola ezberdinentzako konpost, sendabelar eta baratzegintza tailerrak.
Uliako Lore Baratzak elkartearekin elkarlanean.
2021/2022

ADSIS ETA SORGINLORE
Baratza komunitario baten sorreran, aholkularitza eta dinamizazioa.
Adsis elkartea eta Sorginlore elkartearekin elkarlanean.
EHU/UPV
“Baratza hezitzaile bat sortu eta dinamizatzeko gakoak”. Irakasle formakuntza.
EHU/UPV. Magisteritza fakultatea.
DONOSTIAKO ESKOLA BARATZA SAREA
Donostiako eskola baratzeak bultzatzeko proiektua, eskola ezberdinen arteko harremana, tailer eta formakuntzen koordinazioa. Donostiako 16 ikastetxeetako irakasleei, baratze pedagogikoen inguruko formakuntza, aholkularitza eta jarraipen zerbitzua.
Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean.
ETXEKOLANDA PROIEKTUA
Intxaurrondo eta Lugaritzeko kultur etxeetako baratzen dinamizazioa eta haurrekin tailerrak.
Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean.
NEKAZAL KULTURA ESKOLETARA – HAZI TAILERRAK
Nekazal kultura eskoletara proiektuaren barnean, bertako hazi aldaeren inguruko tailerrak, Gipuzkoako hainbat ikastetxetan.
Cristina Enea Fundazioa, Landaola gipuzkoako landa garapen elkarteen federazioa eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugelak-ekin elkarlanean.
BIDEBERRI BHI INSTITUTUA
Institutuko eskola baratzaren diseinua: sorrera, irakasle formakuntza eta ikasleekin saioak.
UDAZKENA BARATZEAN
Uliako mintegien parkean eskola ezberdinentzako konpost, sendabelar eta baratzegintza tailerrak.
Uliako Lore Baratzak elkartearekin elkarlanean.
2020/2021
NATURA FAMILIAN
Familientzako pista jolasa eta jolas ekologikoak.
Gipuzkoako Urtxintxa eskolarekin elkarlanean.
DONOSTIAKO ESKOLA BARATZA SAREA
Donostiako eskola baratzeak bultzatzeko proiektua, eskola ezberdinen arteko harremana, tailer eta formakuntzen koordinazioa. Irakasleei baratze pedagogikoen inguruko formakuntza eta aholkularitza.
Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean.
BIDEBERRI BHI INSTITUTUA
Institutuko eskola baratzaren diseinua: sorrera, irakasle formakuntza eta ikasleekin saioak.
UDAZKENA BARATZEAN
Uliako mintegien parkean eskola ezberdinentzako konpost, sendabelar eta baratzegintza tailerrak.
Uliako Lore Baratzak elkartearekin elkarlanean.
ETXEKOLANDA PROIEKTUA
Intxaurrondo eta Lugaritzeko kultur etxeetako baratzen dinamizazioa eta haurrekin tailerrak.
Cristina Enea Fundazioarekin elkarlanean.
NEKAZAL KULTURA ESKOLETARA – HAZI TAILERRAK
Nekazal kultura eskoletara proiektuaren barnean, bertako hazi aldaeren inguruko tailerrak, Gipuzkoako 12 ikastetxetan.
Cristina Enea Fundazioa, Landaola gipuzkoako landa garapen elkarteen federazioa eta Eusko Jaurlaritzako Ingurugelak-ekin elkarlanean.
2019/2020
UDAZKENA BARATZEAN
Uliako mintegien parkean eskola ezberdinentzako konpost, sendabelar eta baratzegintza tailerrak.
Uliako Lore Baratzak elkartearekin elkarlanean.
ETXEKOLANDA PROIEKTUA
Intxaurrondo eta Lugaritzeko kultur etxeetakoko baratzen dinamizazioa eta haurrekin tailerrak.