KAM>PAMENTUAK: ZIRKUA FAMILIAN

 Tabakalerako kultur proiektuen barruan dagoen Kamaleoiak Gara! programan eskainitako tailerra.

Haur zein helduk, jolasen bitartez, zirkuaren mundu liluragarria ezagutuko dugu elkarrekin. Lurreko eta aireko akrobaziak, malabareak eta objektuen manipulazioa, oreka… Eta hori guztia antzerki eta klown zertzeladez zipriztinduta.

Lantegiaren lehen bi egunetan, norbere gorputza ezagutzeko ariketak egingo ditugu eta zirkuko askotariko diziplinak landuko ditugu. Hirugarren eta azken egunean, ikasitakoa islatuko duen erakustaldi publiko txiki bat aurkeztuko dugu.

  • 2017ko apirilak 10, 11 eta 12
  • 17:00 – 19:00