Poliki poliki sarea ehuntzen joan den profesional taldea gara. Haur eta gazteekin lanean esperientzia oparoa daukagun taldea gara eta talde diziplina anitza daukagu ikasketei eta lan esparruei dagokienean.

Balio ezberdinak ditugu oinarri: feminismoa, talde izaera, naturaren parte sentitzea, sormena eta kulturartekotasuna nagusiki. Balio hauen lanketan ekarpenak egiteko hezkuntza zerbitzuak eskaintzea dugu helburu.

Gaur egun zirkoa, jolasa, gorputz adierazpena, hezkuntza agroekologian eta haurren parte hartze dinamiketan murgildurik gaude, hauekin loturiko eskaintza zehatzak ditugularik eta etorkizun hurbil batean esparru ezberdinetara zabaltzea da gure asmo eta helburua, eta horretan dihardugu.