ZIRKU ZIRKUITUA

Zirkuak eskaintzen dituen aukerak probatu nahi baina ez dakizu zehazki zein den zure disziplina gogokoena? Zirku zirkuituak disziplina desberdinak probatzeko aukera eskaintzen dizu, tokiaren arabera edota bakoitzaren nahien arabera diseinatutako txoko desberdinez egongo da osatua zirkuitua: lurreko edota aireko akrobaziak, malabareak eta objektuen manipulazioa, oreka (oreka-oholak, slack-line…) eta abar.

Gorputzak berotzeko jolas batzuekin emango zaio hasiera ekintzari eta zirkuan aritu ondoren, gure gorputza goxotzeko lasaitze ariketa batekin bukatuko dugu.

 – AUKERAK – ikastetxeetako jaialdi, auzoko jai, edota beste edozein momenturako aproposa. Egun bateko edo gehiagoko saioak egiteko aukera.

– NORENTZAT – 6 urtetik gorako pertsonentzako. Talde edo tailer ireki zein itxietarako aproposa.

– IRAUPENA – 2 ordu (moldagarria).