ZIRKUA

 

Gure gizartea indibidualizatuz eta lehiakortasun zoro batean murgiltzen ari den honetan, elkarlana, sormena, jolasa eta aniztasuna uztartzen dituen heziketa egiten dugu zirkuaren bidez.

Zirku ekintzak norberaren gorputza ezagutzeko baliagarriak dira, izan ere, norberaren gorputza irudikatu eta kontzientzia hartzeko aukera ematen dute, bien arteko oreka bilatuaz. Norberak ariketa ezberdinen bidez dituen gaitasunak ezagutzeko aukera ematen du eta aldi berean, erronka berriak sortzen dihoazen heinean, zailtasun edo beldurrak antzeman eta horiei aurre egiteko tresna zinez baliagarria dela sinisten dugu. Gainera, horren diziplina anitza izanik, edonork bere lekua topatzeko aukera zabala dauka. Oreka, indarra, malgutasuna, teknika eta gorputz adierazpena bezalako kontzeptu ezberdinak nahasten baitira bertan.

  • AUKERATU GUSTUKOEN DUZUNA

Ondorengo hiru modalitateen artean, aukeratu gustukoen duzuena. Eskaeraren arabera monitore kopurua, behar teknikoak, prezioa… zehaztuko  ditugu.

Behin proposamena bidalita, harremanetan jarriko gara zuekin xehetasunak zehazteko.

ZIRKUA FAMILIAN

ZIRKU ZIRKUITUA

ZIRKU DISZIPLINA ZEHATZA