ZIRKUA

Gure gizartea indibidualizatuz eta lehiakortasun zoro batean murgiltzen ari den honetan, elkarlana, sormena, jolasa eta aniztasuna uztartzen dituen heziketa egiten dugu zirkuaren bidez.

Zirku ekintzak norberaren gorputza ezagutzeko baliagarriak dira, izan ere, norberaren gorputza irudikatu eta kontzientzia hartzeko aukera ematen dute, bien arteko oreka bilatuaz.

Norberak ariketa ezberdinen bidez dituen gaitasunak ezagutzeko aukera ematen du eta aldi berean, erronka berriak sortzen dihoazen heinean, zailtasun edo beldurrak antzeman eta horiei aurre egiteko tresna zinez baliagarria dela sinisten dugu.

Gainera, horren diziplina anitza izanik, edonork bere lekua topatzeko aukera zabala dauka. Oreka, indarra, malgutasuna, teknika eta gorputz adierazpena bezalako kontzeptu ezberdinak nahasten baitira bertan.

ZER ESKAINTZEN DUGU?

Mota ezberdinetako proiektuak gauzatzen ditugu zirkuaren bitartez, adin ezberdinetako partaideak izaten ditugularik, 4 urteetatik hasi eta hortik gora, animatzen den oro ongietorria izaten delarik.

Ikasturte guztian jarraikortasun bat duten proiektuak zein egun solteetako tailerrak egiten ditugu. Eskola ezberdinetan eskolaz kanpoko jarduera gisa zirku saioak eskaintzeaz gain, gazteleku eta elkarte ezberdinekin zirku tailer mota ezberdinak egin ditugu: Zirkua Familian, zirku tailerrak gazteekin, egun berezi edota jaialdietan zirku tailer irekiak…

 

TAILER ETA PROIEKTU EZBERDINAK

Orain arte egindako tailerren informazio eta irudiak gordetzen joango gara. Polita baita halako oroitzapen pozgarriak berriz ere sentitzea. Mota ezberdinetako tailerrak topatuko dituzue bertan, izan ere, sormen espazio gisa irudikatzen dugu Xomorro. Diziplina ezberdinek bat egiten duten esparrua. Elkarren artean proiektu ezberdinak gauzatu, elkarlanean aritu eta aurrera egiteko hautua egin dugun lagun taldea.

 

ZIRKU TAILERRAK

# 7 SITU-AKZIOAK:
TXIMUTASUNA ERREKUPERATUZ

KAM>PAMENTUAK:

ZIRKUA FAMILIAN

ELKARLANEAN ARITU GAREN eta GABILTZAN ELKARTEAK


Eguzkitza BHI Ikastetxea

Haurtzaro ikastola

Pasaia Lezo Lizeoa

Gipuzkoako Foru Aldundia

Berrobiko Udala

Orixe Ikastola (Donostia)

Summa Aldapeta Maria Ikastetxe

Zuhaizti Eskola Publikoa

Tabakalera

IES Altza BHI

Kontadores Gazte Zentroa

Uliako Lore Baratzak

Bidebietako Haurtxokoa

Pasaia Lezo Lizeoa

Hernaniko Udala – Gazteria Saila

Anoetako Udala – Gazteria Saila

Oiartzungo Udala

Oreretako Udala

Elizondoko Jai Batzordea